Gaitasun klabeak Lanbide Heziketan 2008

  • Published on
    29-Nov-2014

  • View
    670

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Transcript

  • 1. 1 www.hetel.orgLanbide Heziketan klabeak diren gaitasunak: Gaitasun horiek lantzeko eta ebaluatzeko hainbat jarraibide Pedagogia berrikuntzarako batzordea 2008ko maiatza
  • 2. 2 Lanbide Heziketan klabeak diren gaitasunak: Gaitasun horiek lantzeko eta ebaluatzeko hainbat ekarpen Pedagogia berrikuntzaAurkibidea1.- Sarrera ..................................................................................................... 3. orrialdea 1.1.- Lan honen funtsa .......................................................................... 3. orrialdea 1.2.- Egileak .......................................................................................... 3. orrialdea 1.3.- Lan metodologia ........................................................................... 4. orrialdea 1.4.- Aurkeztutako lanaren ezaugarriak ................................................ 4. orrialdea 1.5.- Gure esker ona lan batzordeko kideei, ikastetxeei eta Koalifikazioen Euskal Institutuari.................................................. 4. orrialdea2.- Lanbide heziketan klabeak diren gaitasunak ........................................... 5. orrialdea 2.1.- Nork bere kabuz ikastea ............................................................... 6. orrialdea 2.2.- Egokiro komunikatzea .................................................................. 7. orrialdea 2.3.- Taldean lan egitea ........................................................................ 8. orrialdea 2.4.- Gatazkak prebenitu eta gainditzea................................................ 9. orrialdea 2.5.- Arazoak konpontzea .................................................................. 10. orrialdea 2.6.- Ekintzaile izatea ......................................................................... 11. orrialdea 2.7.- Inguruari egokitzea .................................................................... 12. orrialdea 2.8.- Etengabeko ikaskuntzarako interesa ......................................... 13. orrialdea 2.9.- Laneko arriskuak prebenitzea .................................................... 14. orrialdea 2,10.- Berrikuntza .............................................................................. 15. orrialdea 2.11.- Klabeak diren gaitasunak eta ikaste prozesuaren emaitzak .....16. orrialdea 2.12.- Klabeak diren gaitasunak, ikaste prozesuaren emaitzak eta ebaluatze irizpideak ............................................................................ 17. orrialdea3.- Gaitasunak lantzeko hainbat argibide .................................................... 21. orrialdea3.1.- Klabeak diren gaitasunak eta gaitasun horiek lantzeko zenbait bide .. 21. orrialdea4.- Gaitasunak ebaluatzeko hainbat argibide .............................................. 22. orrialdea4.1.- Klabeak diren gaitasunak eta gaitasunak ebaluatzeko hainbat bide .. 22. orrialdea4.2.- Ebaluazio prozesua gauzatzeko hainbat iradokizun ........................... 23. orrialdea
  • 3. 31. - Sarrera.1.1. Lan honen funtsa2007an Pedagogia Berrikuntzako Batzordeak gaitasunen araberako ebaluazioariburuzko ekarpen bat egin zuen. 1 Hasteko, KEI-ren (Kualifikazioen Euskal Institutuaren)laguntzaz, gaitasun kontzeptua aztertu genuen. Bestetik, bibliografian arakatu etaMendeberri proiektua garatzean Mondragon Unibertsitateak (bereziki, ETEO EnpresenAdministrazioa Lizentziaturan) izan duen esperientzia izan genituen inspirazio iturri.Ondoren, zeharkako hainbat gaitasun hauteman eta aukeratu ziren. Gaitasun horiek,hain zuzen, Heziketa Zikloetako ikasleek lortu beharko lituzkeen helburu moduanerabilgarriak izango litzateke. Aipatu gaitasunak zehazteko, hainbat eredu eta proiektuaztertu ziren (Mendeberri, Cataluniako Jesuitek egindako lana, etabar). Horrez gain,Pedagogia Berrikuntzako Batzordeak aurrez ezarritako (2005eko azaroan) "Ikasleidealaren profila" hartu zen kontuan eta batez ere, Hezkuntza Sisteman LanbideHeziketaren ordenamendua arautzen duen Errege Dekretua 2 .Garai hartan, heziketa zikloetako tituluak aldatu nahi ziren. Horrela, 2007an hasi eta2009an amaituko den prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako titulu berriak ezarrinahi ziren. Titulu Oinarrien Garapen berrietan (TOG, titulu berriak arautzen dituztenErrege Dekretuak, 5. artikulua - Gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak),zehaztu egiten dira zeintzuk diren ikasleek lortu behar dituzten gaitasun profesionalak,sozialak eta pertsonalak. Zerrendak luzeak dira eta bertan ez dira gaitasun motakbereizten (profesionalak/pertsonalak/sozialak) 3 .1.2. EgileakLan hau 2007ko urtarriletik 2008ko ekainera arte Pedagogia Batzordean izan direnkideek egin dute: Iaki Resa eta Ioseba Laforga (Gasteizko Diocesanas ikastetxea) Jos Antonio Abarca eta Ismael Barbero (Gasteizko Jess Obrero ikastetxea) Daniel Irazola (Durangoko Maristak ikastetxea) Xabier Uranga eta Maria Madarieta (Lea Artibai ikastetxea) Beln Corral (Muskizko Somorrostro irakasgunea) Soiartze Prez de Viaspe (San Viator ikastetxea) Jos Ignacio Garca (Zeanuriko Zulaibar ikastetxea) Ainitze Arratibel (Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskola)1 2004ko urrian sortu zenetik, Pedagogia Berrikuntzako Batzordeak hainbat ekarpen egin ditu. Ekarpenhoriek guztiak Elkarteko web orrian dituzue ikusgai: http://www.hetel.org/documentos-eu/doc_innovacion-eu- Ikasle bikainaren ezaugarriak, garapen metodologikoak, eremu nahiz baliabide didaktikoak eta irakaslearen ezaugarriak.- Tutorearen ezaugarriak.- Ikasgelan jarduteko gida: ikaskuntza errazten edo bideratzen duen irakaslearen hamabi arauak.2 2006ko abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (BOE 2007.01.03), konkretuki LanbideHeziketako ikasketei buruzko 3. Artikuloa3 Mintzagai ditugun gaitasunak zehaztasun handiagoz aztertu dira argitaratutako 7 tituloetarako: erdimailako hiru (mekanizazioa; soldadura eta galdaragintza; instalazio elektrikoak eta automatikoak) eta goimailako lau (laborategia eta analisi klinikoa; fabrikazio mekanikoko produkzioaren antolamendua; haurhezkuntza; eraikuntza metalikoa)
  • 4. 4 Gauden Apaolaza (Irungo La Salle ikastetxea) Jorge Mancisidor (Ordiziako Goierri Lanbide Eskola) Xabier Sarasola (Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxea) Rafael Snchez (Urnietako Salesiarrak ikastetxea) Amaia Guijarro (HETEL)1.3. Lan metodologia Hona hemen lanerako baliatu den metodologia:- Hilean behin bildu izan gara. Bilerak bi ordu ingurukoak izan dira.- KEI-ren eta Mondragon Unibertsitatearen (LADE, ETEO) ekarpenak jaso ditugu.- Orain urtebete (2007ko maiatzean) Taldeak 9 gaitasun hauteman eta aukeratu zituen 1.1. puntuan azaltzen den mapping ariketa egin ondoren.- Ondoren, Heziketa Ziklo berriak arautzen dituzten Errege Dekretuak kontuan hartuta, aukeratutako gaitasunak berrikusi egin zituen.- Gaitasunak aztertzean, baten bat aldatu eta 10. gaitasuna Berrikuntza gehitu zuen, batez ere, goi mailako hezkuntza zikloei begira.Hautatutako gaitasunak garatzeko orduan, Deustuko Unibertsitateak gauzatutako etaargitaratutako lan itzela baliatu dugu inspirazio iturri gisa: Aurelio Villa eta ManuelPobrete, Aprendizaje basado en competencias Una propuesta para la evaluacin delas competencias genricas, Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetza, DeustukoUnibertsitatea, Ediciones Mensajero, Bilbo 2007, ISBN: 978 84 271 2833 0.Biziki erabilgarria den liburu horretan, 35 gaitasun orokor ageri dira guztira: 20 gaitasunorokor instrumental ageri dira, pertsona arteko 7 gaitasun orokor eta 8 gaitasun orokorsistemiko.1.4. Aurkeztutako lanaren ezaugarriakLan honek ibili beharreko bidea erraztuko digu. Geure aburuz garrantzitsuenak direngaitasunak aztertu ditugu. Horrela, bada, gaitasun bakoitzaren definizioa eman dugu,baita ikaste prozesuan lortuko diren emaitzak eta ebaluazio irizpideak zehaztu ere.Horrez gain, aipatu egingo ditugu gaitasun horiek lantzeko eta ebaluatzeko zenbaitbide.Ikastetxe bakoitzak zehaztu egingo du mintzagai ditugun gaitasunak nola garatu etaebaluatuko dituen.1.5.- Gure esker ona lan batzordeko kideei, ikastetxeei eta Kualifikazioen EuskalInstitutuari.Lan hau gauzatzea ezinezkoa izango litzateke ikastetxeen eta Pedagogia Batzordekokideen laguntzarik gabe. Beraiei gure esker ona. Horiez gain, KEI KualifikazioenEuskal Institutuko ordezkariek zenbait auzitan hartu dute parte. Berorien laguntzaezinbestekoa izan da gure egitekoa gauzatu ahal izateko. Horiei ere, proiektuan partehartu izana eskertu nahi diegu.
  • 5. 52- Lanbide heziketan klabeak diren gaitasunakLanbide heziketaren alorrean, funtsezko 10 gaitasun zehaztu ditugu. GAITASUN MOTAK GAITASUNAK PERTSONALAK 1- Nork bere kasa ikastea KOMUNIKATIBOAK 2- Egokiro komunikatzea SOZIALAK 3- Taldean lan egitea 4- Gatazkak prebenitu eta gainditzea PROFESIONALAK 5- Arazoak ebaztea 6- Ekintzaile izatea 7- Inguruari egokitzea 8- Etengabeko