Musika Hiztegia

  • Published on
    23-Nov-2015

  • View
    83

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

musikarekin harremana duten hitzen hiztegia. Ingeles, frantsez eta erderatik, euskarara itzuliak.

Transcript

  • Musika

    Hiztegia

    Vitoria-Gasteiz, 2011

  • Argitaraldia: 1.a, 2011ko azaroa

    Ale-kopurua: 1.500 ale

    argitaraldi honena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastin, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

    Internet: www.euskadi.net/euskara21

    Azala: Antton Olariaga

    Inprimaketa: XXXXXXXXXXXXXXXXXXX

    ISBN: XXXXXXXXXXXXXX

    Lege gordailua: XXXXXXXXX

    Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusiaren katalogoan aurki daiteke:

    http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka

  • 3HITZAURREA

    Hizkuntza eroso eta erraz hitz egin eta erabiliko bada, ba-liabide eta tresna egokiak beharrezkoak dira, eta eginkizun horre-tan leku garrantzitsua betetzen dute hiztegiek. Hizkuntzak eten-gabe aldatzen dira bizirik badaude, garai eta behar berrietara egokitzeko, eta, horrenbestez, hizkuntza baten modernizazioaren eta eguneratzearen prozesua ez da inoiz amaitzen. Horregatik, hizkuntzaren altxor lexikoa etengabe elikatu behar da, hizkuntza bera normalizatzeko batetik eta erabiltzaileen beharrei erantzu-teko bestetik. Horregatik, helburu horri jarraituta argitaratzen dugu eskuartean duzun hiztegi hau, zalantzarik gabe, euskararen erabilera erraztuko duena.

    Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak, corpus-plangintzari eta euskararen kalitateari dagokienez, Hiztegi Batua amaitu eta argi-taratzea, eta datozen urteotarako terminologia-lanaren plangin-tza egitea agindu zuen (EBPN VI.3.3.a).

    Hori horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) EBPNk agindutakoa gauzatzeko, hainbat ekimen jarri zuen mar-txan: batetik, EUSKALTERM Euskal Terminologia Banku Publi-koa sortu zuen 2001ean; bestetik, Terminologia Batzordea era-tu zuen Euskararen Aholku Batzordearen barruan.

  • 4EUSKALTERM erabilera publikoko bankua da, Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologiaren produkzioaren, ku-deaketaren eta hedapenaren muina. Banku hori metodologia eta irizpide jakin batzuen arabera eguneratu eta elikatzen da, beti ere Terminologia Batzordeak onartutako jarduketa-planak jarraituz.

    Beraz, EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa etengabe elikatzen eta zabaltzen ari gara Hizkuntza Politikarako Sailbu-ruordetzatik IVAPekin lankidetzan, euskal terminologiaren nor-malizazioari eta zabalkundeari ekin eta eusteko. Terminologia Batzordeari dagokio, bestalde, terminologia-alorrean dauden lehentasunak finkatzea, lan-proposamenak egin, terminologia-la-nerako irizpideak ezartzea eta abar.

    Lan horren guztiaren emaitza da eskuartean duzuen hiztegi hau. Hiztegia jorratzen duen eremuko erabiltzaileen premiak asetze-ko baliagarri izatea nahi genuke, bai eta gure hizkuntzaren nor-malizazio eta eguneraketaren bidean urrats garrantzitsua izatea ere. Hiztegi hau eta honekin batera argitaratzen ditugun guztiak eguneroko jardunean erabiltzera animatzen zaituztegu guztiok, euskaldunok lexiko gero eta aberatsagoa izan dezagun gure egu-neroko bizitzan ere.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 4a

    Lourdes Auzmendi AyerbeHizkuntza Politikarako sailburuordea

  • 5HiztegiaRi BURUzKO aRgiBiDeaK

    Hiztegi hau Elhuyar Fundazioak egina da Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila-ren, Hezkuntza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz. Izan ere, Musika alorreko oinarrizko terminologia finkatzeko eta normalizatzeko premia zegoen euskarari dagozkionetan eta, hain zuzen, hiztegi hau hutsu-ne hori betetzera dator. Terminologia Batzordeak onartutako hiztegia hau EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoan integratu da www.euskara.euskadi.net/euskalterm eta bertan kontsulta daiteke.

    EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa da Terminologia Batzordeak finkatutako terminologia-lana zabaltzeko ardatza. Gainera, esan behar da Ter-minologia Batzordeak onartutako jarduketa-planen barruan ezarritako lehen-tasunen arabera eguneratzen dela Terminologia Banku Publikoa.

    Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak1 euskarazko termi-nologia-lanerako finkatu zuen metodologiari jarraituta, hiztegi hau, lehenen-goz, hizkuntzalariez eta eremuko adituez osatutako batzorde teknikoak aztertu eta landu zuen, Terminologia Batzordeari behin betiko proposamena luzatze-ko. Normalizazio-prozesuaren azken urratsa Terminologia Batzordeak onar-tzea izan da.

    Beraz, hemen duzue eremu honetako terminologiaren erabiltzaileei Termino-logia Batzordeak gomendatzen dien terminologia.

    1 176/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa.

  • 6Hiztegian erabilitako ponderazio-markak:

    (4) Termino normalizatua / gomendatua(3) Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako) Hiztegian erabilitako laburtzapenak:

    eu euskaraes espaol fr franaisen English Ikus (definizioa eta bestelako edukiak dauden termino

    sinonimora bidaltzeko)

    + Ikus (erlazionaturiko terminoetara bidaltzeko)! Oharrasin. sinonimoa

  • 7elHUyaRReKO lantalDea

    Antton Gurrutxaga (koordinazioa eta erredakzioa)Pili Lizaso (Informatika)

    Aditu-tAldeA:

    Jon Bagues (Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa)Loreto Imaz (Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia)Alicia Pinilla (Francisco Escudero Kontserbatorioa)

  • 8nORmalizaziOaBAtzorde teknikoA

    Estibalitz Arrizabalaga (Musika Eskolen Elkartea)Jose Ignazio Ansorena (Donostiko Txistulari-bandaren zuzendaria)Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa)Koordinatzailea: Izaskun Osinalde (HPS)

    terminologiA BAtzordeA

    Lourdes Auzmendi Ayerbe, Hizkuntza Politikarako sailburuordeaM Encarnacion Echazarra Huguet, IVAPeko zuzendari nagusiaIvan Igartua Ugarte, EABko idazkariaAraceli Daz de Lezana Fernndez de Gamarra, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariaMaite Imaz Leunda, IVAPeko ordezkariaAndoni Sagarna Izagirre, Euskaltzaindiaren ordezkariaIker Etxebeste Zubizarreta, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxeko (UZEIko) ordezkariaXabier Alberdi Larizgoitia, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuko ordezkariaIbon Olaziregi Salaberria, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren ordezkariaMertxe Olaizola Maiz, adituaAlberto Atxabal Rada, adituaJoseba Erkizia Itoitz, adituaMiel Loinaz Beristain, adituaAsier Larrinaga Larrazabal, adituaAlfontso Mujika Etxeberria, aditua

  • 9eRemU - zUHaitza

    1. Instrumentuak1.1. Instrumentuak1.2. Ahotsa1.3. Musikari-taldeak

    2. Musika-formak2.1. Formak2.2. Generoak2.3. Estiloak

    3. Musikaren teoria3.1. Soinua3.2. Notazioa3.3. Interpretazioa3.4. Melodia3.5. Erritmoa3.6. Harmonia

  • 10

    laBURDURaK eta iKURRaK

    en ingelesaes gaztelaniaeu euskarafr frantsesa Ikus (definizioa eta bestelako edukiak dauden termino

    sinonimora bidaltzeko)+ Ikus (erlazionaturiko terminoetara bidaltzeko)! Oharrasin. sinonimoa

    Hiztegian erabilitako ponderazio-markak(4) Termino normalizatua / gomendatua(3) Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomenda-

    tzen delako)

  • 11

    aURKiBiDea

    HIZTEGIA ARLOKA . . . . . . . . . . . . . . 13Instrumentuak. . . . . . . . . . . . . . . . 14Musika-formak . . . . . . . . . . . . . . . 74Musikaren teoria . . . . . . . . . . . . . . 109

    AURKIBIDE ALFABETIKOAK . . . . . . 183Euskarazko aurkibidea . . . . . . . . . . 183Ingelesezko aurkibidea. . . . . . . . . . 201Gaztelaniazko aurkibidea. . . . . . . . 219Frantsesezko aurkibidea . . . . . . . . . 237

    Musika-notazioan erabiltzen diren argibide batzuen azalpena . . . . . . . . . . . 255

    Bibliografia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 261

  • 13

    Hiztegia aRlOKa

  • Musika

    14

    Musika

    INSTRUMENTUAK

    abesbatza koru1adar (4) Animalia-adar hustu eta zulatua, zen-bait herri-musikatan musika-tresnatzat erabiltzen dena.en hornes cuernofr corne

    2adar ingeles (4) Oboearen familiako zurezko haize-ins-trumentua, tutu konikokoa eta mihi bikoitzekoa, eta oboeak baino bostun bat beheragoko soinua duena (fa ins-trumentua da). Ahokoa bokal izeneko metalezko hoditxo mehe eta kurbatua da. Instrumentuaren tutuaren amaierak arrautza-formako zabalgunea du.en English hornes corno inglsfr cor anglais+ fagot; oboe3aerofono (4) sin. instrumentu aerofono (4)Soinua airearen bibrazioz sortzen duen instrumentua. Aireari bibrarazteko erabiltzen den eraren arabera sailkatu ohi dira. Putz eginez jotzen direnak: a) zulo edo estugune batera putz egite-koak (flautaren familia); b) mihidunak (klarinetea, saxofoia, oboea...); c) ezpai-nen bibrazioan oinarrituak (metal-ins-trumentuak, edo tronpetaren familia). Bestetik, aerofonoen artean sailkatzen dira organoa, akordeoia eta kidekoak (horrelakoetan, aireari mihi librez edo askez bibrarazten zaio).

    en aerophone; aerophone instru-ment

    es aerfono; instrumento aerfonofr arophone; instrument aropho-

    ne+ haize-instrumentu4afinagailu (4) sin. gozagailu (3)Musika-instrumentua tonu doian jar-tzen laguntzen duen tresna. Tonu zeha-tzeko soinu bat edo batzuk sortzen ditu, eta instrumentuaren soinuak horiekin erkatzen dira, behar bezala doitu eta bat etorrarazteko. Gaur egun, gehienak elektronikoak izaten dira.en tuneres afinadorfr accordeur+ intonazio; tonuan jartze

    afinatu tonuan jarri5afinatzaile (4) sin. gozatzaile (3)Musika-instrumentuak tonu egokian jartzeko lanbidea duena.en tuneres afinadorfr accordeur

    afinazio1 tonuan jartze2 intonazio6ahokadura (4) Haize-instrumentuetan, ezpainak eta ahoaren inguruko muskuluak jartzeko eta erabiltzeko modua.en embouchure

  • 15

    Musika

    9ahots (4) 1 Gizakiak soinuak sortzeko duen mekanismoa, laringeko korden (ahots- korden) bibrazioaren bidezkoa; haren emaitza den soinua. Ahotsaren bidezko musika-jarduera kantua da. M